Euli bat zeramala
preso armiarmak,
enarak esan zion:
Aizak. zer daramak?.
Zeņen erantzun zion,
izuturik oso:
Euli bat, or detana
arrapatu preso.
Len ere beste ogeik
naute gaur burlatu,
eta arrapatuta
preso ditut sartu;
bada uzten banazu
gaur neri biziya,
zuretzat izango da
nere eiz guziya.
Orain bertan dizkitzut
denak ekarriko,
eta otordu goxo
bat dizut jarriko.
|
Enarak sinisturik
ark esan ziona,
eta pentsaturikan
zala tratu ona,
armiarma zarrari
utzi zion joaten,
bera gelditurikan
euli ura jaten.
Eta armiarmarik
berriz jira al zan?
Ez: enara alperrik
aren zai egon zan.
Esan oi dan bezela,
txori bat eskuban
obea da eta ez
amar inguruban;
egin naia dutenak
gauza denen jabe,
askotan gelditu oi
dira ezer gabe.
|