Otso bat lo zegola
bere lo tokiyan,
lur ikara gertatu
izan zan mendiyan;
eta amildurikan
goitik zenbait arri,
bat zitzaion zuloan
trebesturik jarri.
Esnatu zan denboran
lo arretatikan,
eta arri zabal bat
an ikusirikan,
txoil izuturik irten
naian baitzan asi,
baņan zan txit estura
larriyan ikusi;
bada nola zuloa
itxiya zekarren,
eta ateratzerik
andik etzekarren,
ala bere buruba
ikustean preso,
asi zan intziriyaz
biziro penoso.
Zaldi bat gertaturik
garai arretan an,
|
eta intziri triste
aiek aiturikan,
arrimatu zan zulo
otsoarenera,
eta ikusi zuben
barrenean bera.
Otsoak nabaiturik
zaldiya zala an,
zion umil ta erdi
negarrean esan:
arren bota zeiola
arri ura andik,
libra zezala zeukan
estura larritik.
Bada kupiturikan
otsoaz zaldiya,
ostikoz jota zion
puskatu arriya.
Eta eskerrak eman
al ziozkan gero?
Nola bada ez, ala
portatu ezkero?
Bai bear; baņan nola
emango ziozkan?
Eldu ta bota zuben
eta nai zuben jan;
|