Katamotza eta otsoa


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Katamotza eta otsoa

Ipuiak edo kontutxoak



Katamotza eta otsoa



Katamotzak egiņik
ibilli aundiyak,
utzi zituben alde
bat bere mendiyak;
eta besterenetan
gertaturik gabaz,
denbora txarrarekin
nekatuba arras,
arrimatu zan otso
zar baten etxera,
lotarako tokiya
oni eskatzera.
Otsoak aiturikan
erregu arena,
eman zion ostatu
legor zekarrena,
eta toki txikiyan,
ez biziro lasa,
pasatu zuten nola
bait ere arratsa.
Allegatu zanean
urrengo eguna,
etzan mugitzen otso
zarraren laguna:
eta galdeturikan
etzuben bear joan,
erantzun zion ezetz,
ongi zegoala an.
Joan bearrik bazuben
joan zeikela bera,
etzubela nai arrek
andikan atera.
Eta ez izanikan
otsoa aren din,
berak zuben joan bear
izan, zubela min.

Onek erakusten du
bearra dan gauza,
geroni eztakigun
jolas bera pasa;
iņork jotzen badigu
gabaz aterikan,
ez irikitzeko an
jakin gabe nor dan
.


Euskal-Festak Donostian,
Oroimengarria. 1885.







     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org