Zaldi bat oso arro
zan beti ikusten,
etzuben mendekorik
errespetatutzen.
Igual zan bazan txala
nola bazan beiya,
non zakurra, astoa,
ala naiz txerriya.
Ostikoak denari
ziozkan partitzen,
kulparik gabe denak
zituben zatitzen;
bada bein eulitzarrak
ikusirik ala,
arto bat kolpatzen ill
naian ari zala,
esan zion: Begira,
animali tzarra,
aski dala zuk uste
al dezu indarra,
nai dana egiteko
mendekoarekin?
Bada nik jakingo det
zer egin zurekin;
berriz modu orretan
segitzen badezu,
zedorrek ere onik
izango ez dezu.
|
Zaldiyak begiratu
txar bat egiņikan,
mesprezioz etzion
egin kasorikan;
eta arretik para
gabe esan ari,
berriz jarraitu zion
lengoko lanari.
Baņan euliyak ere
ez baitzion utzi,
zitzaion oso leku
txarrean itsatsi;
eta sarturik lantza
nola atzaparrak,
ikusi erain zizkan
etziran izarrak;
bada alako penak
zizkan erakutsi,
zuben arroa zana
umildurik utzi.
Onek erakusten du
jusiiziya zer dan,
arrokeriya ea
onentzat ezer dan:
indartsu, borrokari,
nola makildunak
menderatzen ditula
makil txiki plumak.
|