Igelak beleari
azpitikan gora,
koa, koa, koa kantatubaz
egin zion burla:
eta oek segiran
aserraturikan,
berari egin zien
kro, kro, kro goitikan.
Bada artatik denak
okerturik oso,
zien burlaka gogor
alkarri eraso:
ipurt beltzak zioten
deitu azpikoak,
eta petral zikiņak
berriz gaņekoak,
esanaz onetaz gain
burlaz igelari:
Eztiagu zuekin
nai izketan ari.
Gu gaituk nonai oso
ondo ikusiyak,
zeren azaltzen geran
txukunki jantziyak;
|
baņan zuek or zaute
udan, non neguban,
beti larrugorriyan
Adan-en moduban,
zingira tarte ortan
denen parragarri;
obe zenuteke ur
ori garbi jarri,
lotsagarri txar oiek
beste moduz bizi,
eta kantatutzen guk
bezela ikasi.
Eta au esateaz
egaturik parrez,
lotsaz ziran igelak
gelditu negarrez.
Onek erakusten du
besteri burlatzen
abiatu baņan len
jartzeko pentsatzen
ia ote dakarren
berak zer burlatu,
ez dezan aundigon bat
arpegira artu.
|