Erbiņudea


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Erbiņudea

Ipuiak edo kontutxoak



Erbiņudea



Egunero ollotei
batera zan sartzen,
eta zituben andik
arrautza bi artzen;
gero lasterka joanik
zulora oekin,
otordu gozo bat an
oi baitzuben egin.
Onela zeramala
luzaro biziya,
egun batez zitzaion
egin kutiziya
bi arrautzen tokiyan
artzekoa denak,
olloak egun artan
egin zituztenak;
eta asko izanik
jateko batean,
jan izandu zituben
beretzat kaltean.
Gaitz egin ta luzaro
egondu zan miņez,
zulotikan kanpora
atera eziņez;
noiz ere bait atera
zanean andikan,
lengo gisan arrautza
biren billa zan joan.
Baņan, o kottaruba,
kolpez zan penatu:
sarbide lena zuben
itxiya topatu;
eta etzuben izan
berriro modurik
egiteko arrautzaz
beste otordurik.
Bes teren gauzaz errez
jabetzen diranak.
modu berean dira
galtzen iya denak:
esan oi dan bezela
da ere gertatzen
guziya nai dubenak
dena dula galtzen.


Euskal-Festak Donostian /
Oroimengarria, 1885.







     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org