Ari bat jeisten zala
erreka batera,
otso zar bat zan bere
zulotik atera;
eta igarririkan
zubela ikusi,
etzan alaz ta ere
gorde nairik asi;
ezpada zuzenean
joan zan beragana,
esanaz: Mandatu bat
dakart nik gaur, jauna:
artzaiak nai luteke
konpontze bat egin,
ongi segi dezaten
denak alkarrekin;
diote egunero
arkume guri bat
emango diotela,
ero ta bi anbat;
baņan orretarako
beren itzarekin,
ez dezala bedorrek
txarkeririk egin;
geiago ez dezala
ardirikan artu ,
|
ez ere arkumerik
ixilka lapurtu:
eta eskiņi ontaz
ezpadu ezpikan,
baiezkoa deidala
eman bertatikan.
Otsoak sinisturik
kontatu ziona,
eta iruriturik
zala tratu ona,
erantzun zion: baietz,
eraratzen zala,
eta segiran joan ta
kontatu zezala.
Ontaz ariyak alde
egiņikan andik,
libratuba izan zan
otso arengandik.
Onek erakusten du
dan denboran estu
bear dala aguro
buruba askatu;
bere bear orduban
esnatzen eztanak,
ondorean izango
ditubela penak.
|