Kukuba eta mirotza


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Kukuba eta mirotza

Ipuiak edo kontutxoak



Kukuba eta mirotza



Mirotza zebillela
usoen ondoren,
bereganatu ezin
zubela bat beren,
kukuba beregandik
aparte etzuben,
eta kuku soņuba
alde aitu zuben.

Suerteak batere
laguntzen etzion,
eta nola kukubak
oker jotzen zion,
bere kantu aitzeak
min ain eman zion,
errabiyaz segira
bat egin baitzion.

Gogor segitu arren
etzuben atsitu,
baņan bai zion alik
geiena mengatu;
bada len ura sartzen
zan zuloan sartu
eta zeukan kabiya
zion porrokatu.
Kukubak ikusirik
egin zion lana,
segiran joan zan txantxan-
gorriyarengana
eta kontaturikan
gertatu zan dana,
kabiyan utzi zion
arrautza zeukana.

Geroz ezta kukurik
iya ikusitzen,
izututa da beti
gordeka ibiltzen;
duben arrautza dio
besteri utzitzen,
txantxangorriak dio
umea azitzen.

Mirotzak gaitz baitzion
egin kukubari,
baņan izan zuben nork
egin on ugari:
gure artean ere
gertatzen da ori,
bearrean zaio on
egin oi askori.


Euskal-Festak Donostian /
Oroimengarria, 1885.







     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org