Eskobak kirtenari
esaten zion maiz:
Zu alper txar bat zera,
langillea ni naiz.
Zu sortu ziņan gisan
zera gaur arkitzen,
ni iya gastatu naiz
zokoak garbitzen;
biyok guk degularik
korputz bat egiten,
neri bakarrik ditet
lana eragiten:
eta norbaitek badu
eskoba famatzen,
nik ainbat parte dezu
alabantzan artzen.
Ala zirala, egun
batez neskatxari,
au zala sukaldea
garbitutzen ari,
esan zion: Aizazu:
egoki ez dana
da egitea beti
nik bakarrik lana;
eskoba ta kirtena
eskoba da dena,
|
eta lana ezarri
zazu onengana;
gaurtandik nik utzi nai
ditut nere lanak,
orain baztarrak garbi
ditzala kirtenak.
Neskatxak ikusteaz
bide gabe ala
eskoba zatar ura
kejatutzen zala,
ezin zitezken gauzen
billa asi zala,
kirtenetikan kendu
nairik beriala,
ankakin aterarik
tiratze aundiyan,
zokora bota zuben
bere errabiyan.
Gizonari au bera
zaio gertatu oi,
lana egiten baitu
baņan bera doi-doi;
eta asitzen bada
doi ura ukatzen,
bizibide oberik
etzaio trukatzen.
|