 |
|
 |
 |
|
Ipuiak edo kontutxoak
|
Arratoiak, katuba eta zakurra
|
Zenbait arratoi ziran
nekoso txit bizi,
zeņen ezin zituben
katubak ikusi;
bada ain zan gogorra
katu zar minimau,
maiz itotzen zituben
kolpez iru ta lau.
Giza artan zirala,
zitzaien burura
milagro baten eskez
jartzea zerura;
eta bere jaungoiko
paltso Jupiterri
zitzaiozkan guziyak
erreguzka jarri,
esanaz katu ura
zezan porrokatu,
arratoietako bat
zezala zakurtu.
Jupiterrek entzunik
beren erreguba,
bat egin zuben zakur
il zezan katuba;
eta milagro ura
ikusteaz ala,
esan zuten pakea
etxeratu zala.
|
Segiruban itorik
zakurrak katuba,
eta nairik beretu
zekarren lekuba,
nagusiyarengana
joanik segiruban,
esan zion katuba
nola illa zeguan;
eta onen ordezko
nai bazuben artu,
ark egingo ziola
etxeari kontu.
Nagusiyak arturik
ontzat ark esana,
eman zion tokiya
katubak zeukana.
Ordu artatik ziran
zori onak asi,
etzegon ibiltzerik
moxaren igasi;
nola goardi berriya
laguna baitzuten,
beraren beldurrikan
batere etzuten.
Amabosten bat egun
igarorik ala,
nai zutena egiņaz
libre zebiltzala.
|
nagusiya asi zan
beste katu billa,
zeņen ona izandu
baitzuben len illa.
Eta denbora bidez
zakur tontoari
asi zan ez ematen
len ainbat janari.
Orduban esan zuben
zakurrak beregan:
Lanikan egin gabe
ez nezakek nik jan.
Eta arratoi denak
ziranean bildu,
oen kontra zan bere
ontasuna mindu;
bada an eman zuben
lenengo sarreran
itoak gutxienaz
amar izan ziran;
eta gaņerakoak,
al zuten moduban,
|
zilipurdika ziran
bere ondotik joan.
Orduban zulotatik
deitu zien denak,
ia aiek al ziran
itz ark len emanak;
zeņen erantzun zien,
atzea emanaz,
zegola lan ura ez
len egiņa penaz;
ordutikan aurrera
libertaderikan
etzala an izango
ura bizi bazan.
Mende dagona beti
izan oi da ona,
gaiztoa berriz oso
agintzen dagona;
eta onen tokiyan
jartzen bada beste,
ark ere egiten du
beste orrenbeste.
|
Euskal-Festak Donostian /
Oroimengarria, 1885.
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |