Ortzak garbitzen ari
zala bein otsoa,
jan ondoren arkume
bat oso gozoa,
legoia arrimatu
zan berarengana,
zeñak zuben usandu
zeukala zer jana.
Ala, bi ardi zeuzkan
gordeak zuloan,
denak batean ezin
zitubelako jan.
Legoiak galdeturik
aiek zer zituben,
zein artaldetatikan
lapurtu zituben,
erantzun zion: “Oek
eztira lapurtuk,
eztitut nik ixilka
iñondikan artuk,
ezpada berak dira
onuntz etorriyak,
eta nere-nereak
baitirade biyak”.
Orduban esan zion:
“Kulpikan ik eztek,
|
oekin zer ikusi
eztik iñork bestek;
obe dek bai orrela
gertatzen dan ori,
bestela emen ilko
indutan erorri”.
Au esatez joanikan
ardi batengana,
ill zuben eta bertan
izandu zan jana.
Segiruban asirik
eltzen besteari,
otsoak esan zion:
“Nerea da ori”.
Bañan arretik jarri
gabe esanari,
jan zuben mokadurik
utzi gabe arri.
Onek agertzen digu
lezio bat ona,
oker bideari jira
ez dedin gizona:
eztala egin bear
nai danik indarrez,
naiz iruki eskuban
eginkera errez.
|