Egaztiyak errege billa


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Egaztiyak errege billa

Ipuiak edo kontutxoak



Egaztiyak errege billa



Errege gabe ziran
bizi egaztiyak,
eta on bat nai zuten
berentzat guztiyak;
baņan onaz gaņera
bear zuben izan
azkarra, denak ongi
gobernatu zitzan.
Gaņera itsusiya
zanik nai etzuten;
azkarra, ona eta
ederra nai zuten.
Otzendurik bilkida (1)
alderdi denetan,
sagu bat gertatu zan
biziro penetan,
esanaz: “Ai! Ni banitz
ego biren jabe,
agiyan ninduteke
parako errege;
baņan egorik gabe
ezin ni aurkeztu,
ez niteke ni ego
gabe aruntz sartu”.
Ontan eske zitzaion
jarri Jupiterri,
esanaz egotxo bi
paratzeko ari;
eta deia entzunik
Jaungoiko paltsoak,
sagubari paratu
ziozkan egoak.
Ego berriz jantziya
zanean ikusi,
lasterka zan bilkida
arretara asi,
besterikan etzala
beraren usterik,
ezpada alakorik
etzala besterik.
Sinistapen arekin
sarturik bilkidan,
esan zuben errege
on bat nai bazan an,
ura zala egazti
bat sortu berriya,
ona, ederra eta
biziro argiya;
eta nai bazuteken
artu erregetzat,
etzeukatela autu
besterik berentzat.


Ura aitzeaz denak
jarririk begira,
esan zuben batek an:
“Au nor etorri da?
Moko puntikan ere
ezpadu berekin,
onek gu gobematu?
Nola ta zerekin?”
Besteak esan zuben:
“Lumik ere eztu,
egaztiyaren antzik
iņon ere ez du”.
Eta besteak ezin
irukirik parra,
esan zuben: “Neretzat
au da xaguzarra”.
Eta orduban parrez
asirik guziyak,
lotsa bat artu zuben
sagu itsusiyak.
Ala, geroz bera ta
bere arrazikan
egunaz ateratzen
ezta zulotikan;
beste guzientzako
danean illuna,
asten da orrentzako
argitzen eguna.
Saguzarrak ederra
uste zuben zala,
bera bezelakorik
besterik etzala:
gu ere ezer gutxi
geran askok, ala,
ustetzen degu gauza
aundiyak gerala.


Euskal-Festak Donostian /
Oroimengarria. 1885.


(1) Concurso. (R.Artolaren oharra)







     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org