Artzaia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Artzaia

Ipuiak edo kontutxoak



Artzaia



Artzaiari otsoak
janikan ardiyak,
lendanikan gelditu
zitzaizkan erdiyak;
eta galera artaz
penetan zegola,
erre zitzaion bere
mendiko txabola.
Estura triste artan
zanean ikusi,
milla pentsamentu zan
jirabiltzen asi,
esanaz: “Lenago ni
aberatsa nintzan,
mendiyetan ardi zai
ibiltzen ez nintzan;
nituben baserriya
hai eta ardiyak,
txal politak, astoa,
olloak, txerriyak,
soro, zelai ederrak,
nola sagastiyak,
eta gaur besterenak
dirare guztiyak.
Txabol txarra erre zait,
eztaukat etzauntzik,
lengoko diru poltxa
berriz daukat utsik;
gaur ditutan ardiyak
eztira betiko,
edo jango dizkitet
edo zaizkit ilko.
Zer egin biet bada
ontaz aurrera nik,
iya ezpanaiz gauza
egiteko lanik?
Nere atzen geldiya
dago ikusiya:
zokoren batean det
utziko biziya:
eta iņor eztala
oroitzen nigatik,
nere korputz argala
jango dute piztik".
Au esanaz zegoala
mendiyan negarrez,
galai bat joan zitzaion
apainduba urrez,
esanaz: “Aiskidea,
non dezu mutilla?”
Zeņen erantzun zion:
“Gerratean illa”.


“Ez; etzuben iņork ill
zure semerikan,
ni naiz gaur natorren au
Amerikatikan”.
Eta ontan laztanka
eldurik alkarri,
eman zizkaten milla
esker on Jaunari.
Gizonaren usteak
seguruk eztira,
uste eztan moduban
maiz irteten dira:
ezta pentsatu bear
geiegi penetan.
pozak tokiya dute
paraje danetan.


Euskal-Erria. XVI, 1887







     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org