Gudara zijoala
Marte gudariya, (1)
billatu zuben putzu
zulo bat aundiya;
zeņetako igelak
denak ziran ari
zori onez beteak
pozkiraz kantari.
Alaz ta ere zuten
denboran ikusi
jaun ori, zitzaiozkan
erreguzka asi,
esanaz ur zikiņa
zala zeukatena,
eta garbiya jarri
zeikiela dena.
Beste batzubek berriz
zien erregutu
etzeikiela urik
aieri trukatu;
ongi bizi zirala
beren ur loitsuban,
eta bizi nola ill
nai zutekela an.
Martek eman nairikan
denari atsegin,
|
zuben andik eskatu
ziotena egin:
batzuberi paratu
zien ur garbiya,
eta utzi zioten
besteari loya;
eta ustez egiņik
gustoa denari,
segitu zion bere
lengo bideari.
Andikan geroz beste
aldiya batean,
guda bukaturika
zala pasatzen an,
berriz aitu zituben
igelak kantari,
baņan lenago ainbat
ez baitziran ari;
bada begiraturik
zituben ikusi
ur garbiko igelak
etzirala bizi;
eta besteak berriz
lengoko moduban
ari zirala zori
onezko kantuban.
|