Usoak eta mirotza


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Usoak eta mirotza

Ipuiak edo kontutxoak



Usoak eta mirotza



Zulo batetik ziran
garautu batera
sartu izan sei utso
gariya jatera;
eta jan zutenean
nai ain jankai bera
bost ziran zulotikan
kanpora atera.
Seigarrena izanik
tripazaia oso,
bertan gelditu izan
baitzan gozo-gozo;
bada nola zekarren
zer jana eroso,
aurrera ere zion
berari eraso.
Onetan sentiturik
soņu zerbaitena,
izutu ta mugitu
zan zubela pena;
baņan nola zekarren
puzturik barrena,
an ikusi zan sarri
estura arrena.
Sartu zanean iges
bideko zuloan,
ain zegon lori ezen
trabes gelditu zan;
eta ikusirikan
mirotzak ala an,
joan ta bertan itorik
segiran zuben jan.


Ezpada nai gaitzikan
egitea janak, ez ibili tragatu
nairik baztar danak:
bere neurri batean
gelditzen eztanak,
emango dizka bere
burubari lanak.


Euskal-Erria, XV, 1886.


(1) Halcón. (R. Artolaren oarra)







     

euskaraz.net Đ Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org