Gizona eta astoa


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Gizona eta astoa

Ipuiak edo kontutxoak



Gizona eta astoa



Gizon hat bizitzen zan
astotxo batekin,
bizi moduba zuben
sortzen berarekin;
beti karga iguala
baitzion ematen,
eta modu berean
igual beti jaten,
gisa ortan zirala
biyak ondo bizi,
gizonak zuben txurrut
egiten ikasi;
lenago etzubena
ardorik progatzen,
egunero asi zan
txiki bat eraten;
baņan ardotan egin
oi zuben kastuba,
nola ornitu etzan
gelditu aztuba.
Lenagoko rnoduban
eragiņaz lana,
asto onari zion
gutxitu zer jana.
Gero abiatu zan
bi txiki eraten,
eta astoari jan
gutxigo ematen;
modu ortan sarri zan
irutara iyo,
eta gure astoa
orduban adiyo:
gelditurikan iya
etzubela zer jan,
erori zan ta karga
azpiyan lertu zan.
Onek erakusten du
bizio gureak
eztituztela jaso
bear abereak;
besteren bizkarretik
nai dubenak bizi,
bear dubela azken
tristea ikusi.


Euskal-Erria, XV. 1886







     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org