Etxe bateko zakur-katubak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Etxe bateko zakur-katubak

Ipuiak edo kontutxoak



Etxe bateko zakur-katubak



Otordu segurubak
zituben zakurrak,
katubarentzat ziran
maipeko ezurrak;
oek txupatzen ere
maiz etzion uzten,
begi gaiztoz baitzuben
zakurrak ikusten.
Gisa artan zirala,
eguardi batean
kanpoko katu zar bat
sartu zan maipean;
eta ikusirikan
zakurrak ura an,
bereala tragatu
nairik zitzaion joan;
bota zizkan gaņera
zarpak eta ortzak,
nairik atera bere
bizkarreko otzak;
baņan katubak ere
galdurikan lotsak,
gogor zizkan itsatsi
azkazal zorrotzak.
Ala zilipurdika
ibillirik biyak,
zakurrari atera
ziozkan begiyak,
eta bizi guziko
itxu utzirikan,
joan zan saltoka katu
zar ura andikan.
Gero ziran kontubak
eta komeriyak,
nola zakurrak palta
zituben begiyak;
etzuben kazubela
non zegon ikusten,
eta beti katubak
utsa zion uzten.
Otordu itxubari
jartzen zizkatenak,
jaten zituben katu
etxekoak denak;
orduban zion esan
totoak moxari
txit asko nai ziola
len ta beti ari;
eta bizi zitezen
pakez lagunkidan,
aurrera alkarrekin
bear zutela jan.


Baņan katubak ura
zubenean entzun,
zion erdi parrean
jarririk erantzun
lenago nor izan zan
gogora zedilla,
ia joaten al zan len
lagunaren billa:
bada ark etzeukala
aren bearrikan,
eta joan zeilla arin
aren ondotikan.
Ala gosea zer zan
erakutsi zion,
nai ain jaten bein beren
utzi ez baitzion.
Ispillu onetan da
ikusten argiro,
kazkarra danari zer
datorkion gero;
gaitz egitearekin
mende daukanari,
allega leikiola
gaitz ura herati.


Euskal-Erria. XVI, 1887







     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org