Arranoa eta buzoka


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Arranoa eta buzoka

Ipuiak edo kontutxoak

Arranoa eta buzoka



Arranoa gertatzen
zala erdi miņez,
lenago bezin arin
ibilli eziņez,
buzokak esan zion
beterik arronkaz
geiago zala ura
egoz eta ankaz,
nola begiz, sudurrez,
aboko indarrez,
zentzuz, korputzez eta
lumaje ederrez.
Arranoa izanik
jakintsun azkarra,
aren esankaiari
egin zion parra:
baņan berriro ala
burlatu etzezan,
zion bere pikardi
pentsatuban esan:
“Aizak: orrelakoa
aizen ezkerotz i,
eta nola denbora
gutxiko naizen ni,
utziko diat nere
erregetza iri,
oņazeak gaur kendu
nai banaizkik neri;
ekartzen baldin badek
katu bat biziya,
onekin ziok lan au
egiņa guziya;
emen aterarikan
berari larruba,
petxurako egingo
nauk ik pegaruba,
eta nere oņaze
senti ditudanak
lotura orren bidez
joango dituk danak.
Buzoka au entzutez
pozturikan oso,
katu billa segiran
irten zan garboso:
eta ikusirik bat
eguzkitan lotan,
pozez beraren jabe
egin baitzan bertan;
baņan onekin egan
zan denboran asi,
estu baitzuben bere
buruba ikusi:


katubak atzaparrak
sarturik berari,
biyak ziran bueltaka
putzura erori;
eta katu gaxoa
igari irtenik,
buzoka ito zan an,
etzan irten andik.
Onek ematen digu
lezio bat guri,
au da, ez egiteko
burlik aundiari;
txistuba tiratutzen
dionak goiati,
itsatsiko diola
bere burubari.


Euskal-Erria. XV, 1886.

(1) Buitre. (R. Artolaren oarra)







     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org