 |
|
 |
 |
|
Ipuiak edo kontutxoak
Ollo bat zeramala
basarri batetik,
preso zan azariya
gelditu zankotik;
eta min emanikan
zepoak gogotik,
min artaz joan zitzaion
olloa abotik;
bada gertatzen zala
penaturik miņez,
zepotikan zankorik
atera eziņez,
olloari zitzaion
itzegiten asi,
esanaz: Nora zoaz,
olloa, igasi,
ni baldin banaiz zu txit
maite zaitutana,
bear ez dan gauzikan
egin eztetana?
Bada nere tokiyan
beste azari bat
izan bazan, ark jango
zinduben gaur anbat;
baņan nik eztet egin
orrelako lanik.
|
ez baitet egin maite
zaitutalako nik:
beragatik nai nuke
orain nik zugandik
meseretxo bat, zeren
zor nazkitzun aundik.
Zuaz nere etxera
nere amagana,
esatera etorri
dedilla nigana:
aren bear naizela
bere bear oso,
esan zaiozu nola
nagon emen preso.
Olloa joaten asi
zan etxera arontz,
eta otsegin zion:
Nora zoaz orrontz?
Nere amik ezpada
alde ortan bizi,
etzaitezela oker
bidetikan asi.
Ez -esan zion ollo
libre zijoanak-;
zuzen egingo ditut
nik gaur nere lanak;
|
alde orretan bada
zure ama bizi,
eztet nai zein etxetan
bizi dan ikasi;
ni naiz orain nerera
segiruban joango,
eta an det emen zer
pasa dan esango.
Eta ala esanik
pasa zan guziya,
|
azariyari kendu
zioten biziya.
Laguntza nai dubenak
dan denboran estu,
lenaz izan bear du
jarraituba prestu;
gauzak ez bailitezke
egun biyan aztu,
gaiztoak berri onik
aterako eztu.
.
|
Euskal-Erria, XVI, 1887
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |