Barakulloa eta eperra


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Barakulloa eta eperra

Ipuiak edo kontutxoak



Barakulloa eta eperra



Barakullo eder bat
zegola intzetan,
aitu zuben eper oin
soņuba txit bertan;
eta berarengana
zanekoz eperra,
kurkullan ondo gorde
zan bare ederra;
ontan eperrak zion
gaņetikan esan:
ia ala lasterka
zertako gorde zan:
ia ez al zekien
adardun ederrak
akabatu ziranik
lenagoko gerrak;
zanik lege berri bat
oso ona jarri,
gaitz ez egitekoa
geiago alkarri;
bada bildurrik gabe
azaldu zedilla,
aruntz joan zala ura
adiskide billa:
nai zituzkela egin
itztxo bi arekin,
zitezen adiskide
egin alkarrekin.
Onetan aitu ziran
zakur baten zaunkak,
eta mugitzen asi
eperraren ankak;
igasi nabaiturik
bareak eperra,
atzetik deitu zion:
“Bukatu zan gerra”.
Baņan erantzuteko
betarikan gabe,
joan zan eperra egin
gabe aren jabe.
Onek erakusten du
etsaiak zer diran,
zer moduz engaņutan
ibilli oi diran;
askoren itz eztiyak
sinistu baņan len,
begiratzeko berak
nondikan datozen.


Euskal-Erria, XVI, 1887.

Euskal-Erria, LI, 1904.







     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org