Kirkirrak eta igelak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Kirkirrak eta igelak

Ipuiak edo kontutxoak



Kirkirrak eta igelak



Igelak kejaz joanik
Jupiterrengana,
esan zien: “Kirkirrak
ixil bitza, jauna;
gure kantak izanik
aski itsusiyak,
kirkirrenaz gustatzen
dirade guziyak;
eta ez genduke nai
bestek ondotikan
egitea graziya
obeko kantikan;
gu bagera jaioak
kantari pobreak,
ez ditezela izan
besteak obeak.
Ez al litzake obe
berdintzea penak,
aurrera gu bezela
izatea denak?”
Au ontzat arturikan
entzuten zegoanak,
ixil azo zituben
kantu polit danak;
eta kirkir ziranak
pozgiraren jabe,
gelditu ziran zori-ontasunik gabe;
igelak berriz poz au
zutelarik izan,
gero segitu zuten
gaizki lengo gisan.
Gu ere asko gera
antz onetakoak,
penaz kutsutzekoak
auzoetakoak;
ardit zulatu baten
protxurikan gabe,
egitekoak beste
zori gaitzen jabe.


Euskal-Erria, XVI, 1887







     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org