Azariya ardi jantziyan


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Azariya ardi jantziyan

Ipuiak edo kontutxoak



Azariya ardi jantziyan



Azariyak galdurik
isatsa zepoan,
bere lurrak utzirik
bestetara zan joan;
eta lotsatzen zala
isatsik gabe an,
ardi bat il ta aren
larruz estali zan.

Noranai ibiltzeko
ala zuben era,
nola nornai laguntzat
artzeko aukera;
eta arrimaturik
artalde batera,
an asi zan egiten
ardiyen papera.

Iņoren ere beldur
etzala mendiyan,
arkume eta ardi
guziyen erdiyan,
ibiltzen zan egunaz
beti belardiyan,
eta gaba ezkerotz
berriz pikardiyan.
Iņor ere etzala
artaz suspitxatzen,
ollo tokitara zan
illunpetan sartzen;
eta zitubelarik
ollo asko galtzen,
etzan lapurra zein zan
beņere azaltzen.

Orrela zebillela
alditxo batean,
ajolgabetu zan bein
beretzat kaltean;
egunaz ikusirik
ollar bat aldean,
salta ta artu zuben
letagin artean.

Artzaiak nabaiturik
egin zuben lana,
arrimatu zan ardi
lapurrarengana;
baņan ardiyak utzi
gabe zeramana,
arin joan zan zubela
geroko zer jana.


Ongi begiramena
baldin bada jartzen,
etorkirikan (1) eztu
jazkerak muratzen;
esan oi dan bezela
da ere gertatzen:
mudatzen da lurpean
dan denboran sartzen.


Euskal-Erria, XVI, 1887.

(1) Genio. (R. Artolaren oarra)







     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org