Basaurdea eta zakurrak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Basaurdea eta zakurrak

Ipuiak edo kontutxoak



Basaurdea eta zakurrak



Basaurdea igesi,
zakurrak ondoren,
ibildurik luzaro
alde txit alkarren,
ler egin zutenean
atzetik ziranak,
nor beren etxetara
jira ziran danak;
baņan bat allegatu
baņan len berera,
erori zan arkaitz gain
batetikan bera,
eta autsirik anka
bat eta besoa,
mugitu eziņik zan
gelditu gaixoa;
ala gertatzen zala
bigaramonean,
lengo basurde bera
pasatutzen zan an;
eta ikusirikan
etzala mugitzen,
esan zion ia zer
zuben an egiten.
“Jauna -erantzun zion-
gertatzen naiz gaizki,
illunabarra baņon
len illko naiz noski:
ni izanik denari
diotana txit nai,
ez bainion bedorri
atzo segitu nai,
eta ez niolako
segitzen gogorki,
mendekioa egin
ziraten ederki;
jira giņan denboran
etxerontz guziyak,
pozoia jan eragin
ziran nagusiyak;
bada ez dediyela
kutsutu nerekin,
ni ikutzen naubenak
miņa du berekin;
sarri gertatuko da,
bai, pozoiz josiya,
eta nere gisan du
galduko biziya”.
Basaurdeak itz aiek
egitzat arturik,
izututa etzuben
egin otordurik;


ezeren ere gaitzik
egin gabe ari,
segitu zion bere
lengo bideari.
Gauza bat mingaņean.
bestea gogoan
,
onelakoak gutxi
ez gera munduban:
asko izan oi dira
zakurraren gisan:
onak, gaiztoak ezin
diranean izan.


Euskal-Erria, XVI. 1887.







     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org