Otsoa eta bi ari


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Otsoa eta bi ari

Ipuiak edo kontutxoak



Otsoa eta bi ari



Bi ari zebiltzala
mendiyan borroka,
alkar puskatu naian
biyak alkar joka,
otso zar itsusi bat
joan zan berakgana,
pozez zuben denboran
ikusi zer jana;
eta galde egiņik
zer lan zuten ari,
zergatik zien gogor
egiten alkarri:
“Jauna -erantzun zion
batek segiruban-,
kulpak ditubelako
jotzen det buruban;
nere ardiyetara
maiz da etortzen au,
eta beren burutzat
ezagutzen ez nau;
bada gaur nai nioke
kastigu bat eman,
berriz segi ez dezan
orrelako teman”.
“Teman? -erantzun zion
segiran otsoak-;
eztu temik egingo
berriz temosoak”.
Eta au esateaz
erantsirik ortzak,
kendu ziozkan bere
zintzurreko otzak.
Segiruban nai zuben
ito bigarrena,
baņan ezaguturik
asmo zekarrena,
esan zion: “Jauna, nik
eztet kulparikan,
ez baitet egin bear
eztan gauzarikan”.
“Igual da -esan zion-
egin naiz ez egin,
nik ez det berriketan
ari nai zurekin;
ori ito det kulpa
berak zubelako,
eta itoko zaitut
zu, ez dezulako”.
Eta eldurik oni
ere lepotikan,
ito zuben ta gero
biyak zituben jan.
Gaiztoaren mendean
eroritzen danak,
beti izango ditu
eskapatzen lanak;
esan oi dan bezela,
dago ikusiya:
gaiztoak nai dun arte
onaren biziya
.








     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org