Zijoala ardiyak
janikan otsoa,
ase ta ezin eman
zubela pausoa,
arkitu zuben loitan
txerri bat etzana,
aztalka zebillela
zikinduba dana;
eta piska batean
begira egonik,
esan zuben: Eztet nai
jan gauza zikiņik;
izan liteke ere
egotea miņez,
eta nik ala dagon
edo ez jakiņ ez.
|
Noan, noan itsatsi
ez dakidan miņik,
eztet nai gaur zikindu
orrekin agiņik;
eta kaso geiago
egin gabe ari,
segitu zion lengo
bere bideari.
Zerjana izan eta
gogorik ezpada,
zernai gauzagatikan
aitzakiya bada:
edo dala gaziya
edo dala geza,
eta paltik aundina
da gogorik eza.
|