Katuba eta saguak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Katuba eta saguak

Ipuiak edo kontutxoak



Katuba eta saguak



Egun batez sagu bik
izan zuten era
allegatutzekoa
jankaien gelara;
baņan katu zulo bat
bertan egonikan,
buru austeak onek
ziozkaten eman
Bada pentsatu zuten,
galdu etzitezen,
katu bildurretikan
libratu zitezen,
bat gelditzea zulo
arretan zalantzan,
besteak beldur gabe
naikoa jan zezan;
segiran bat asirik
miratzen baztarrak,
arkitu zuben gazta
bat, zeuzkana arrak;
eta ar zulo artan
sarturik buruba,
asi zuben lanbide
ustez seguruba.
Orretan egin zuben
katubak mirrimau,
eta lagunak ziyon
deitu: “Egin din mau”.
Baņan oso gustora
nola baitzan ari,
etzion kasorikan
egin esanari;
berriz zuben katubak
txit alde mau egin,
eta otsegin zion:
“Mau berriz egin din”.
Baņan gaztan sarturik
nola baitzegoan,
oiu otsik aitzeko
moduban etzegoan;
etzuben aitu bere
lagunaren deirik,
eta etzion egin
deiari kasorik.
Garai artan zulotik
pasarik katuba,
atxitu zuben gaztan
barrenen saguba;
eta trukatu nairik
batetik bestera,
gaztatik pasa zuben
bere sabelera.
Sagubak zuben gazta-
gatikan Biziya
galdu izandu, orra
zer dan kutiziya;
gure artean ere
au maiz da gertatzen:
gutxigatikan asko
prankok degu galtzen.


Euskal-Erria. XVI, 1887







     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org