Astoak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Astoak

Ipuiak edo kontutxoak



Astoak



Astokume bat miņez
zanean gelditu,
medikubari zion
bere amak deitu;
sendagin au zan asto
zuri bat aundiya,
aundiyagorik etzan
neurrikoa iya;
pultsuba zionean
artu eriyari ,
eta egin milla bat
galdera amari,
txilborrean paratu
zion pegaruba,
arekin arintzeko
ustean buruba;
eta zeukaizkilarik
ezin egon aundik,
irten zan medikuba
eriyarengandik.
Bigaramon goizean
berriz zitzaion joan,
baņan ordukoz asto
kumea illa zan;
zeņen amak zekarren
ondoan negarrez,
esanaz: “Onen miņa
senda zeiken errez;
ill ondoren abotik
odola bota du,
eta orrena zuben,
odolak ito du”.
Au aitu ta segiran
lukainkak amari,
esan zion: “Zertan ez
au len esan neri?
Len esan bazenidan
orrek zer min zuben,
zortzi egun baņan len
sendatuko nuben;
baņan nola len esan
ez nazun au neri,
ni ez naiz zer min zuben
kontura erori.
Astoakgandik zer da
atera deikena?
Astakeriya eta
ondorean pena:
ez dezagun abiltzat
tontorikan artu,
ezpaldin badegu nai
bizirik laburtu.


Euskal-Erria, XVI, 1887.







     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org