Artza eta mandoa


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Artza eta mandoa

Ipuiak edo kontutxoak



Artza eta mandoa



Mandoa zijoala
ardo kargarekin,
mendi bidean artza
zuben topoz egin;
zeņa asto bat janta
jaisten baitzan beera
egarriyak emanik
erreka batera;
mandoak zubenean
ikusi ura an,
esan zuben dardaraz
jarririk beregan:
“Ba onek emen ill ta
nau segiran jango,
eta da gero ortzak
garbitubaz joango”.
Baņan ez, etzan pasa
alako gauzikan,
galdetu zion ia
zer karga zeraman.
“Jauna -erantzun zion-
daramat ardoa,
eta ler txar egiten
nekaturik noa;
bedorrek tantatxo bat
eran nai baluke,
prest jartzeko moduba
egingo genduke”.
Eta, esan ta egin,
jatxirik lurrera,
ustu zuten zagiya
errolla batera.
Artza nola senti zan
biziro egarri,
zulo artan gustora
zan eraten jarri;
baņan ain ziyon gogoz
berari eraso,
denbora laburrean
mozkortu zan oso.
Orduban ziran lanak
artzarentzat asi,
erori ta zituben
ortz guziyak autsi;
eta aldaroka non
joango zan mendira,
mandoaren atzetik
sartu zan errira;
zeņetan ziozkaten
azkazalak moztu,
eta limaz letagin
zorrotzak kamostu;


eta katez loturik
komerigille an
gertatu zan mozkorra
pasatutakoan.
Onek erakusten du
zer dan eratea
,
geiegik nola duben
egiten kaltea;
bada itxuka sobra
dubenak eraten,
dala oso arrisku
aundietan jartzen.


Euskal-Erria, XVI, 1887.







     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org