Otsoa eta saguak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Otsoa eta saguak

Ipuiak edo kontutxoak



Otsoa eta saguak



Otso batek arkitu
zuben bein mendiyan
sagu bat, umeakin
zegoala kabiyan,
zeņa gertatutzen zan
luzaroan miņez,
jankai billa kabitik
atera eziņez.
Otsoak ikusirik
gaixoa ain estu,
esan zuben: “Beregan
aurkez nadin prestu”.
Eta, au esateaz
nai ainbat janari
eraman zion miņez
zegon sagubari.
Andikan gero beste
aldiya batean,
tranpa zegoala otso
zuloko atean,
sagukumeetako
bat gertatu zan an,
eta zuben otsoaz
oroiturik esan:
“Gizarajoa or da
egongo zuloan,
irteteko beldurrez
ez edan ta ez jan;
bada on egin zion
bein nere amari,
eta bear diot nik
egin gaur berari”.
Eta, esan bezela,
joanik beragana,
arkitu zuben zulo
barrenen etzana,
gosez eta egarriz
auldurik guziya,
denboraz galdu bear
zubela biziya;
eta ikustez ala
miseriz ain estu,
esan zion: “Ez bedi
batere estutu;
nik aterako dizkat
daukaizkien penak,
irikirikan ate
itxita daudenak”.
Eta segiran joanik
zuloko atera,
zepoari ziozkan
indarrak atera;


otsoarentzat zegoen
zepo irikiya,
salta erain ta utzi
baitzuben itxiya;
eta artaz bideak
irikirik oso,
libratu zuben otso
zar zegoena preso.
Esan oi dan bezela,
egin ezazu on,
naiz emen eta naiz an,
eztakizula non:
bada ekar leizuke
ark ona ta poza,
nola gaizki egiņak
kaltea ta lotsa.


Euskal-Erria. XVI, 1887







     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org