Nola animaliyak
ala egaztiyak,
jakintsun ziran jarri
izandu guztiyak:
sari bat zitzaiola
emango nornairi,
otsezti gozoenaz
kantari zanari.
Bada lan ontarako
zirarenak bildu,
izandu ziran lau, ta
lauk zuten kantatu.
Asto zintaz jantzi bat
asi zan aurrena,
eta ongi zan aitu
arrantza arrena;
bada alakoa zan
zubena atera,
par egin zioten ta
lotsatu zan bera;
eta gorde naiean
asirik igesi,
sasiyak ziozkaten
zinta denak autsi.
Zozoak egin zuben
saio bigarrena,
|
eta asko gustatu
zan kantu arrena.
Gero erretxiņola
asi baitzan urren,
eta nola graziya
ederra baitzuben,
bukatu zubenean
kantatzea oso,
entzun zutenak txalo
asko zizkaten jo.
Gero allegatu zan
ollo erreala,
arranoa apaidin
ondotik zubela;
eta bere isatsa
zabaldurik oso,
jardun zuben kantatzen
biziro garboso.
Bukatu zubenean
bere kantaera,
etzuben iņork ere
txintikan atera;
baņan andikan sarri
zuben batek esan,
kantaririk onena
olloa zala an;
|