Arratoiak eta zakurr


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Arratoiak eta zakurr

Ipuiak edo kontutxoak



Arratoiak eta zakurra



Arratoi bik urdaia
zutelako jaten,
zakurra zan beraren
zalantzan egoten;
eta arratoietan
bat atxiturik bein,
ortzen tartean zuben
puska-puska egin.
Lan artan ikusirik
bere nagusiyak,
eta nola jaun onek
etxeko guziyak;
sariztzat eman zien
otordu eder bat,
artean egin zuben
onena bai anbat,
esanaz bakoitzari
kentzean biziya,
izango zubela zer
jana nai guziya.
Zakurra pozturikan
esan ziotenaz,
eta zegoala beste
arratoia penaz,
onek zion, au ere
triskilla etzezan,
zulotikan buruba
atera ta esan
konpontzio bat bear
zutekela egin,
ongi etor zitezen
biyak alkarrekin;
bada arratoi illak
ark billaturikan,
eramango zizkala
agertu zitzan an;
eta engaņaturik
berakin nausiya,
izango zubela zer
jana nai guziya;
baņan onetarako
ark ere zer jana
naiko zubela, egin
ezkeroztik lana.
Zakurrak esan ura
ontzat arturikan,
etzan gertatu izan
aurrera gerrikan;
ala paltso ark eta
arratoi azkarrak
maiz egiten zituzten
otordu ederrak.


Modu artan zirala
gozotoro bizi.
etxekoak zituzten
bein biak ikusi
ari zirala plater
batetikan jaten,
eta alkarri beren
jolasak esaten.
Orduban igarririk
zerabilten tranpa.
zakurra zuten egin
bertan zanpa-zanpa;
eta emandakoan
eman al guziyak,
etxetikan biraldu
zuben nagusiyak.
Ispillutxo onetan
begira dezagun,
geren bururik gaizki
arki ez dezagun;
ogi emalleakin
traidorea danak,
emango dizka bere
burubari Ianak.


Euskal-Erria,. XVI, 1887.







     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org