Etxe konejuba eta erbiya


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Etxe konejuba eta erbiya

Ipuiak edo kontutxoak



Etxe konjuba eta erbiya



Koneju bat irten zan
etxetik igesi,
esanaz: “Libre nai det
kanpoetan bizi;
aspertu naiz betiko
ukulluko txokoz,
libertade gabeko
bizitza etxekoz;
bada munduban beste
asko diran gisan,
libre nai det nik ere
gaurdandikan izan”.
Ontan topaturikan
erbi bat mendiyan,
zegoala eguzkiya
artubaz zelayan,
esan zion: “Egun on,
menditar gaztea,
atsegin det orrela
onez ikustea;
ni egon izandu naiz
itzalean beti,
eguzkitara irten
eziņik etxeti;
eztegu pasa izan
bizitza iguala,
zu emen onen ongi
eta ni an ala”.
Zeņen erantzun zion
erbiyak berari:
“Bada kanpoa gutxi
gustatzen zait neri;
naiago nuke bizi
nik etxe barrenen,
eta ez egun eta
gau beldurrez emen”.
“Ai! -esan zion-, ori
iristen errez da,
neke aundirik egin
bearrikan ezta;
zuaz ni irten naizen
etxera segiran,
eta beldurrik gabe
biziko zera an”.
Agerkai oek egin
ondoren alkarri,
etxerako bidean
zan erbiya jarri;
eta etxetik arontz
joan zana igasi,
bizi modu berriyan
saiatzen zan asi.


Asi zan, baņan etzan
luzaroko izan,
iru egun baņan len
tranpan erori zan;
eta erbiya berriz
etxera joan zana,
laugarren eguneko
izandu zan jana.
Eztegu ontzat artzen
izate gerena,
inbiriya degu guk
beti besterena:
eta aren tokiyan
bagerare jartzen,
lengoari diogu
inbidiya artzen.


Euskal-Erria. XVI. 1887.







     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org