Miruba, saguba, zakurra eta otsoa


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Miruba, saguba, zakurra eta otsoa

Ipuiak edo kontutxoak



Miruba, saguba, zakurra eta otsoa



(Nere adiskide itz neurlari bikain
Felipe Arrese jaunari)



Miruhak zeramala
gazta bat zezan jan,
erori ta zitzaion
erriotxora joan;
eta urak indarra
nola baitzeraman,
bueltaka zion zenbait
bidean eraman.

Sagubak ikusirik
urtan gazta ala,
zakur zar bati deitu
zion beriala,
esanaz aren gazta
urak zeramala,
eta arren ta arren
atera zezala.

Ateratzen bazuben,
bere lanagatik
irutik bat emango
ziola gaztatik;
eta, zakurrak pozez
saltarik bertatik,
gazta guriya zion
atera urtatik.
Baņan miruba ere
jatxi baitzan bera,
gazta ura arena
zala esatera:
eta abiyaturik
ezta eta bada,
sagu mirubak zuten
naspilla bat para.

Ezin konponduz ziran
joan otsoagana,
onek zuzen zeikien
zerabilten lana;
eta ondo aiturik
kontu pasa zana,
esan zien: “Da gauza
zuzenduko dana”.

Jankaia iru puska
segiran egiņik,
esan zion zakur zar
ari otsegiņik:
“Urtatik dekalako
gazta atera ik,
irutatik bat to ta
joan ari emendik”.


Zakurra zan denboran
puska arekin joan,
otsoak beste biyak
berak zituben jan;
eta jabeak nola
begira zeuzkan,
biyori zizkan papur
sobratubak eman.
Esanaz: “Kobraturik
nik neronen lana,
au da emen zuentzat
sobratutzen dana;
eta partizioaz
kontentu ez dana,
keja dedilla beste
otso batengana”.


Nola kejatuko da
indarrik gabea,
jan lezakena bada
indarren jabea?
Beragatikan batek
jo ez dezan bea,
ez okerreratzea
du askoz obea.


Euskal-Erria, XVII, 1887.







     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org