Itsasotikan zenbait
arrai erriora
pasaturik, ur ontan
igo ziran gora;
eta noizik bein putzu
txulotara joanaz,
beretan zebiltzala
arrai txia janaz,
sorturik euri paltaz
legorte aundiya,
ur gabe gelditu zan
errioa iya;
eta beren burubak
ezin estalduz an.
itsas arraiak oso
zirala esturan,
Jupiterri zitzaizkan
erreguzka jarri,
arren aska zezala
ekaizte bat sarri,
turmoi soņuz dardaraz
jar zitzala goiak,
eta tximistaz parti
zitzala odoiak;
|
legorrekoak urtan
galtzen ziran gisan,
ur paltaz berak galduk
etzitezen izan.
Eta ala euriya
jaikirik ugari,
itsasora joan ziran
arraiak igari.
Orduban Jupiterri
makiņa bat grazi
emango ziozkaten.
baizitun merezi?
Bai, bear! Baņan zien
mesprezioz esan
ur loitsuba ziela
biderako eman.
Gure Jaungoikoari
guk ere hau bera
egunero egiten
diogunak gera:
zenbait on beragandik
zaizkigun etortzen,
on aiek esker gaiztoz
dizkagu pagatzen.
|