Zigor txiki, iya eta makil gai aundiya


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Zigor txiki, iya eta makil gai aundiya

Ipuiak edo kontutxoak



Zigor txikiya eta makil gai aundiya



Txaran lerden arkitzen
zala makil gaiya,
zeren aldamenean
baitzekarren iya,
ark oni esan zion,
azaldubaz parra,
ia zertan zan jaio
ain gauza ttattarra,
edo zertako etzan
geiago azitzen;
danen parragarri an
zertan zan bizitzen;
lotsagarriya zala
ain gauza txikiya,
desoneratzen zula
makildei guziya;
ez indar, ez balio
eta ez itxura,
zala gauza bear ez
bat jaio mundura.
Zeņi erantzun zion
iyak segiruban
bearrak gauza denak
zirala munduban;
bada ura zein ta zan
sendo indartsuba,
gizonari sartuko
ziona izuba,
burubak puskatubaz,
ezurrak autsiyaz;
ez bizitzeko gero
sobra pantasiyaz;
ark kontatzen zubena
txiki ezer eztzat
gerta zitekeala
aundiya arentzat;
oroi zedilla ongi
onelako makil
nola zuben alkate
baten zigorrak ill;
nola makil txikiya
izan arren iya,
menderatu zuben ain
makilla aundiya;
bada berriz ere gai
artan bazan jartzen,
ikusiko baitzala
mereziyak artzen,
eta artaz jaikirik
makilla kontura,
geroz errespetatu
zuben zigor ura.


Onek erakusten du
aundi txiki denak
dirala mundu ontan
bear diradenak
:
bada askotan ezer
ezetzat daudenak,
dituztela azaltzen
lanikan onenak.


Euskal-Erria. XVII. 1887.







     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org