Biyak etxe batean
ziralarik bizi,
zakurrik ezin zuben
katubak ikusi;
zarpazoka zekarren
mendean artuba,
betiko pozoikeriz
izuba sartuba;
eta ala zirala
gaizki alkarrekin,
gertatu zan bein oker
bat katubarekin:
bada eltzetik ari
zala lapurretan,
eltzea irauli ta
erre baitzan bertan,
eta itxukan jorik
onera ta ara,
non irtengo zan andik
sartu zan surtara;
an berriz arturik su
triparen azpitik,
atzekitik, burutik
eta bizkarretik,
gertatu zanean ain
estura larriyan,
|
alderdi danetatik
iya kiskaliyan,
asi zan zakurrari
laguntza eskatzen,
anparatu zezala
arren eta arren.
Baņan zakurrak nola
lagunduko zion,
zegon lekutik altxa
gabe esan zion:
Kiskal ari nai baden,
erre ari bertan;
ez naun ik len lagundu
izandu ezertan.
Eta ala abotik
zeriola kia,
kiskali zan katu zar
len saldaz erria.
Nor nolakoa izan
oi dan besterentzat,
beste alakoa da
gertatzen beretzat;
prutu gozoen jabe
nai dubenak egin,
azi onak len berak
biaitu erein.
|