Bare kurkulloa, barea eta belarra


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Bare kurkulloa, barea eta belarra

Ipuiak edo kontutxoak



Bare kurkulloa, barea eta belarra



Bare kurkuil bat ezin
igoz paretean
zebillela, gertatu
zan barea bean:
eta ark zion oni
esan: “Ai, laguna;
etzan iguala sortu
biontzat portuna.
Ni nabil jaio nintzan
ezkeroz nekean,
etxetzar au detala
beti bizkarrean;
eta zu berriz neke
gabe bizi zera,
kurkullaz kargatuba
ibiltzen etzera.
Ai nork leukaken zure
bizimodu ona!
Ai zein tristea dan ni
bezela dagona!”
Eta bareak ura
zionean entzun:
“Tristiago bizi naiz
ni -zion erantzun-,
esturan gertatzean
non gorderik gabe,
ez naizelako etxe
kurkuil baten jabe:
noiz baņan noiz piztiyak
nauten eramango.
eta odol guziyak
txupatubaz jango:
itzul egin nai eta
lasterka joan ezin,
urrikalgarrigorik
al da bat ni bezin?”
“Bai, bada -esan zion
belarrak berari-;
okerrago gertatzen
zaigu askoz guri;
arrimatzen badira
gugana ardiyak,
leporik gabe uzten
gaituzte erdiyak;
eta segarik bada
berriz arrimatzen,
ipurditikan gaitu
guziyak pikatzen”.
“Ala da -esan zuten
bareak orduban-;
gu baņan gaizkiyago
badira munduban”.


Eta ala aitzeaz
pena iņorenak,
bertatik zitzaizkaten
gutxitu berenak.
Gurekin gertatzen da
beste onenbeste
,
denok baitegu gaizki
gerarela uste:
eta ikusitzean
gaizkiago beste,
orduban ezta penik
sentitzen ainbeste.


Euskal-Erria, XVII, 1887.







     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org