Kobrezko paziya eta burnizko pertza


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Kobrezko paziya eta burnizko pertza

Ipuiak edo kontutxoak



Kobrezko paziya eta burnizko pertza



Paziya lagatzetik
zalako erori,
kolpe batekin egin
zitzaizkan zulo bi;
eta eramanikan
konpontzera bera,
onen tokiyan pertza
zuten lagatzera.
An para zuten baņan
nola burniya zan,
eta luzarotxoan
ibilliya etzan,
erdoiak janik eskin
bat zitzaion ausi,
eta zar-zar-zar pixa
egiten zan asi.
Ontan paziya zuten
berriz etxeratu,
eta onek, zanean
sukaldera sartu,
esan zion, kopeta
bezturik, pertzari:
“Ken ari ortik, zikin
zar ipurt beltz ori;
suba itzaldu baizik
eztek ik egiten,
eltzeari eztiok
uzten irakiten”.
Eta kendu eraiņik
zegon lekutikan,
zintzillik bera jarri
zan lagatzetikan.
Jarri bai, baņan sarri
zan gaizki ikusi,
lotsagarri pertzaren
moduban itsusi:
bera zalako gaizki
konponduba izan,
pertzaren gisan pixa
egiten asi zan;
eta etzitzan oso
su denak itzaldu,
zuten zanpaturikan
urtutzeko saldu.
Askotan gertatu oi
duna baita ori:
par egitea parra
garriyak iņori,
esanaz pazi zarrak
bezela pertzari:
“Ken ari ortik, zikin
zar ipurt beltz ori”.


Euskal-Erria, XVII, 1887.







     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org