Bi langille lagunak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Bi langille lagunak

Ipuiak edo kontutxoak



Bi langille lagunak



Bat izanik zapata
zar konpontzallea,
zan oso kontuzkoa
eta langillea;
bere laguna berriz
santu egillea,
azkarra baņan ez txit
fortunagillea.

Onek zekielarik
errez irabazten,
gorputzaren tokiyan
tripa zuben jazten;
bada goizetik nola
zan asetzen asten,
etzuben txanponikan
sobratzen ikasten.

Zapatariya berriz
zintzoro bizi zan,
gutxi beren lanetik
sobratzen ari zan;
eta ala langille
ona naiz ez izan,
azaltzen zan txukunki
onenaren gisan.
Ontan egun batean
zapatariyari
zitzaiola burlaka
langillea ari,
aserratu zanean,
errabiz berari
esan zion: “Zertan aiz
i orrela ari?

Egiya dek aizela
ona langillea,
baņan ez aiz batere
fortunagillea;
ik dek zillarrezkoa
abillidadea,
baņan urrezko tripa,
au eztek obea”.

Azkartasun aundiyak
asko du baliyo,
berarekin Ziteke
bat goitxora iyo;
baņan tripari sobra
ematen badiyo,
aren azkartasunak
orduban adiyo
.


Euskal-Erria, XVIII, 1888.







     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org