 |
|
 |
 |
|
Ipuiak edo kontutxoak
Au nola maiz ibilli
oi zan ausnarrean,
sudur puntaz egiņaz
zuloak lurrean,
egun batean izan
zuben suertea
billatzekoa eltze
bat urrez betea;
eta pozez berari
begira jarririk,
esan zuben: Fortuna
gaurdandik daukat nik;
segiruban joango naiz
nagusiyagana,
kontatutzera zer dan
billatu dedana,
esanaz bizitza on
bat nai badit eman,
esango diotala
fortuna non dagoan;
bada nola naizen ni
tripazai jalia,
eman deidala urre
truk naiko alia,
eta ez nazala ill
bigar edo etzi,
biar dirala nere
miņez iltzen utzi .
|
Au esan ta segiran
bere pozarekin
salto zion gaņetik
eltzeari egin.
Andik sarri berriro
jarririk pentsatzen,
beregan esan zuben:
Gutxi det eskatzen;
eskatu bear diot
ere nere gisan
bear dubela nere
bi semeak izan.
Ontan salto bat egin
zuben alakoa,
lengoa baņan ere
aundiagokoa.
Berriz eltze zarrari
jarririk begira,
esan zuben: Ezta din,
eske au gutxi da;
eskatu bear diot
ni bezel-bezela
illobatxoak ere
izan ditezela;
eta beren seme ta
aien ta aienak
ere ez gaizkiago,
ni bezela denak.
|
Au esan ta arturik
eltzea ortzetan,
gordetzeko ustetan
an gaintxoan bertan,
aldaparan igotzen
zan denboran asi,
ortzen tartean zuben
eltze zarra autsi;
eta nola txit bean
baizijoan ura,
|
pirrilka joan zitzaizkal
urreak putzura.
Nola geldituko zan
txerriya orduban?
Zer oroimen jaikiko
zitzaizkan buruban?
Gerorako ametsez
ez geiegi poztu,
etorkizunak alde
segururik eztu.
|
Euskal-Erria, XVIII, 1888.
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |