Bi ollarrak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Bi ollarrak

Ipuiak edo kontutxoak



Bi ollarrak



Seta txar bat jabeak
zutelako artu,
ollar biyak borroka
zituzten paratu;
eta gorroto gabe
ziralarik jarri,
oso gogor zioten
eraso alkarri;
bada lan artan ari
zirarela biyak,
kolpeka kendu naian
alkarri begiyak,
bata bestea baņan
lenago aulduta,
eroririk lurrera
indarrak galduta,
onek azpitik esan
zion besteari:
“Ai, lagun, lagun! Gaizki
gaituk ontan ari;
iņoiz guk alkarrekin
ezer izan ez ta
bestegatik egiten
odolezko pesta”.
“Ala dek -esan zion
besteak orduban-;
zenbait buru gaiztoko
bagaituk munduban;
baņan alaz ta ere,
ontara ezkero,
ez diat barkatuko
naiz damutu gero”.
Eta au esateaz
erasorik berriz,
alkar biyak berriro
bete zuten zauriz;
eta bat azpiyan ta
bestea g a ņ e a n
illak biyak gertatu
ziran azkenean.
Onek erakusten du
kulparen jabeak
gatik iltzen dirala
kulparik gabeak;
eta ala, jasoko
balitz au buruban,
elukela gutik on
izango munduban
.


Euskal-Erria, XVII, 1888







     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org