Otsoa eta igaraba


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Otsoa eta igaraba

Ipuiak edo kontutxoak



Otsoa eta igaraba



Otsoak ikusirik
igaraba urtan,
nola bereganatu
zuben arrai bat an,
egonik bera baztar
batean gordeta,
legorrera zanean
esan zion joanta,
etzeukala etxean
ezer zer janikan,
eta arrai uraxe
nai zukeala jan:
eta arrantzaleak,
izuturik oso
ikusitzeaz bere
buruba an preso,
segiran arraia ta
bera jan etzitzan,
esan zion: “Ez deike
ori, jauna, izan:
gaur da nere aixkide
on baten eguna.
eta nola baitetan
biziro laguna,
lenaz aginduba det
arraia berari,
eta ezin paltatu
neioke gaur ari;
bestetik gauza pixka
da au bedorrentzat,
eta naiko otordu
ederra arentzat;
bada emendik ez da
arkitzen urrian
sare zar bat dagona
legortzen lurrian,
eta mutur batetik
artzen badu ura,
ni naiz bestearekin
sartuko putzura;
eta an biyok, neke
aundirikan gabe,
egingo gera naiko
arraiaren jabe”.
Eta ala arturik
ontzat ark esana,
sarri billatu zuten
sare alde zana.
zeņen otsoak ori
firme el zeikion,
edo zarpatik itzul
egin etzeikion,


trabatu erain ere
baitzion lepotik.
eta prest zan denboran
jarri legorretik,
igarabak saltarik
oso ur aundira,
andikan zion gogor
sareari tira:
eta iraulpeturik
otsoa aurrera,
zilipurdika joana
izan zan urera.
Gizonak du esturan
egon bear ernai,
bere etsaiak egin
ez dakion zernai;
ala gaiztoarekin
badu zerbait tratu,
aren itzik egitzat
ez bezala artu.


Euskal-Erria. XVIII, 1888







     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org