Uste gabean alkar
topoz jorik biyak,
asto onari zion
agindu legoyak
jo zezala tronpeta
beldur gabe lasa,
egin zezala oiu
aundiko arrantza,
otsegin zekiola
bere lagunari,
ia jateko zerbait
biltzen zion ari;
eta ala tronpeta
jorik segiruban,
beriala bi asto
aurkeztu ziran an,
zeņen legoiak biyak
itorik segiran,
bat zuben gorde eta
bestia berriz jan:
eta aurrera ere
tranposoa ala
bizitzen zan astokiz
mantendutzen zala;
|
baņan bere astoa
denboraz zan zartu,
eta ezin zubela
asnasikan artu,
gelditu zan tronpetik
jotzen etzubela,
bere auspo zarretan
min artzen zubela;
eta orduban legoi
nagusi zubenak,
non arinduko zizkan
zeukaizkien penak,
zintzurritik sarturik
bere letagiņak,
atera zizkan auspo
zarretako miņak.
Ez degu joan bearrik
legoiarengana,
au da gure artean
maiz gertatzen dana:
zartu ta ezin egin
dan denboran lana,
e ker gaiztoz iltzea
langillea zana.
|