Basaurdea eta txori-izutzallea


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Basaurdea eta txori-izutzallea

Ipuiak edo kontutxoak



Basaurdea eta txori-izutzallea



Negu batez emanik
elurte aundiyak,
zuriz estali ziran
zelai ta mendiyak;
eta zenbait denboran
segiturik ala,
lur apurtxo bat beren
ikusten etzala,
basaurde bat gertatzen
zan oso esturan,
amorratzen gosez ta
etzubela zer jan.
Bada ain gaizki joanik,
egun goiz batean,
iruriturik zerbait
gauza apartean
zelai baten erdiyan
mugitzen etzala,
pentsatu zuben ura
gizonen bat zala;
baņan ark zala uste
zubena gizona,
zan makil gizonaren
jantziyan zegona;
bada pizti gaiztoak
menditik jetxirik,
eta makurka bera
ganontz iritxirik,
salto bat egin zion
ura alakoa,
non jota bota zuben
ain gizon plakoa,
eta sartu ziozkan
agiņak berari;
baņan nola itsatsi
zizkan egurrari,
esan zion: “Barkatu,
ez artu gaitzera;
ez naiz etorri zuri
gaitzik egitera”.
Eta penaz emanaz
burubari jira,
berriro zelaitikan
igo zan mendira.
Modu onetakoak
beti dira asko:
Onak gaiztoak ezin
izan direlako;
leku txarrean sartzen
badute agiņik,
ez dutenak eman nai
izaten an miņik.


Euskal-Erria, XVIII. 1888







     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org