Ollo-erreala eta antzara


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Ollo-erreala eta antzara

Ipuiak edo kontutxoak



Ollo-erreala eta antzara



Ollo-erreala txit
ederra nola zan,
antzarak gustaturik
maiz oi zion esan
aren edertasunaz
amurusten zala,
bere berdingarririk
beste bat etzala;
ain loreztuba zala
bere aitsarkiņa,
irurizten zubela
pinturaz egiņa,
eta ain zala bera
lustratu apaņa,
dizdiratzen zubela
eguzkiyak aņa;
kantatzeko graziya
berriz ark zubena
zala munduban beste
iņork etzubena.
Azken itz au pallakaz
esaten baitzion,
baņan alaz ta ere
olloak etzion
artzen gaizki, ezpada
parrez aitzen zion,
zeren itz gozo ura
gustatzen zitzaion:
eta bere truk egin
nairik zerbait grazi,
zitzaion kantatutzen
erakusten asi,
noizik bein bere lumaz
apaintzen zubela,
ark ere txukunkiro
luzi zezan ala.
Geroago kantari
piska bat ikasi,
eta luma politez
zan denboran jantzi,
antzarak artu zuben
urgullu aundiya;
eta erakutsiyaz
bere pantesiya,
egun batean zion
esan olloari
etziola grazirik
arkitutzen ari;
lenago eman izan
oi ziozkan famak,
gezurrezko pallakak
baitzirala danak;


bada jakin zezala
ederra etzala,
askoz ederragoa
ura bera zala.
Olloak esan artaz
zularik egin far,
penaz bere barrenak
zion egin negar,
eta damuturikan
egin bide lenaz,
denbora joan ondoan
gelditu zan penaz;
baņan andikan sarri
antzara zarrari
zitzaizkan luma polit
postizak erori,
eta itsusituta
zakarturik dana,
antzara gelditu zan
len antzara zana.
Onek erakusten du
urgullua zer dan,
gauza zatarragorik
besterik ezer dan:
txiki aundi naiaren
pauso itsusiyak
azkenik bea jotzen
dutela guziyak.


(1) Pavo real. (R. Artolaren oarra)







     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org