Maiz sartzen zan arroka
bateko zuloan,
iņoiz zala gelditzen
irten gabe lo an;
eta aldi batean
gizendurik oso,
gelditu zan egotei
estu artan preso:
baņan ainbesteraņon
saiaturik bera,
nolabait zan arroka
zulotik atera;
ura ala pasa ta
andik gero sarri
berriz zion jira bat
eman leku ari;
eta tentazioak
jaikirikan ala,
eta ikusirikan
kabi zitekeala,
berriz sartu zan lengo
arroka zuloan,
eta uste gabean
gelditu zan lo an;
bada lengo kontuba
gertatu zitzaion,
nonbait egotei arrek
on egiten zion,
|
eta lenaz gaņera
txit gizendurik an,
arkitu zan atera
eziņik andikan;
eta bere buruba
ikusteaz ala,
zulo artan kabitu
ezin zitekeala,
negarrez zion oiu
egin zerubari,
arren laguntza biral
zeikiola ari;
eta an gertaturik
Erkules orduban,
kontuz arroka milla
puska egin zuban;
baņan pusketan batek
jorikan muņetan,
aingira tzarra illa
gertatu zan bertan.
Onek erakusten du,
batek galbidea
ikusten badu, truka
dezala bidea;
uts orde ez dedilla
irriskura jira,
bera gerta ez dedin
kontuko aingira.
|