Azari ama umeak eta mediku astoa


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Artola Ramon »  Ipuiak »  Azari ama umeak eta mediku astoa

Ipuiak edo kontutxoak



Azari ama umeak eta mediku astoa



Intzirika zegoala
azarikumea,
nabaiturikan amak
ain penaz umea,
joan da galdetu zion
ia min non zuben,
ia zerbait jankai txar
tragatu al zuben;
eta erantzun zion
baietz, ala zala,
luma ta guzi ollar
bat tripan zeukala;
ezin janik buruba
utzi zubela an,
gaņerako guziya
zekarrela tripan.
Eta amak arturik
buru ark utziya,
pitsarrik utzi gabe
jan zuben guziya.
Segiran billaturik
medikuba non zan,
umeagana asto
zar batekin joan zan;
eta onek zintzoro
arturik pultsuba,
esan zion zeukala
oso min pisuba;
menenokiya zala
zerbait jan zubena,
eta abotik bota
bear zala dena
bada ura ezpazan
egiten lenbait-len,
illko zala umea
ordu bi baņan len.
Amak esate ura
zubenean aitu,
beretzat ere igual
baitzuben aditu,
eta zion mediku
astoari esan
berak ere zubela
jankai ortatik jan.
Orduban medikubak
meneno denak an
bota zitzaten, zien
ur zuri bat eman;
eta umea goika
asirik lenbizi,
bota zuben ollarra
lumaje ta guzi;
eta amak nola zer
botarik etzeukan,
este denak zituben
bota abotikan;


eta sendaturikan
lenaz min zubena,
itota gelditu zan
miņik etzubena.
Orain ere badira
zenbait onelako
,
sendagai bat dutenak
min guzientzako;
zeren ez duten gaitzik
ere ezagutzen,
eta indarra artzen
dienak laguntzen.








     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org