Biyak ziralarikan
torre batekoak,
etziraren biyak lan
bide batekoak;
batek jotzen zituben
erlejuko orduk,
eta ager erazten
noiz ziran otorduk;
besteak berriz, nola
zan gazte berriya,
bueltaka zuben gortu
arazten erriya;
ezagun zan aboan
etzeukala miņik,
ezin zuben ixillik
iruki mingaņik;
nabaitzen baldin bazan
festaren usairik,
etzan aitzen beraren
danbadak besterik,
maiz esaten ziola
bere lagunari
ia zertan etzion
segitutzen ari,
dantzan eta oiuka
erriya jolasten;
zertan etzuben pauso
mantzar ura uzten.
|
Baņan zarrak kasorik
egin gabe ari,
segitzen zion bere
zekarren lanari.
Modu ortan gertatzen
zirarela biyak,
bein izanik eguna
erriko patroyak,
kanpai gaztea dantzan
asi zan torrean,
eta ain zebillela
gogoz indarrean,
abotik joan zitzaion
mingaņa aidean,
gutxienaz bi torre
ain altu bidean;
eta kanpaia bera,
oso artesirik,
ill zan, eta zarra zan
gelditu bizirik.
Onek erakus ten du
amaika gazteri
gertatutzen zaiola
beren paltaz ori;
lasterka nai dubenak
mundu ontan bizi,
lasterka joango dala
mundutik igesi.
.
|