Jabeak eman zuben
aitzera erriyan,
ikusiko zirala
plazaren erdiyan
tximuba, legoi zarra,
zaldiya ta artza,
egiten komeriya
moduko jolasa;
eta bildurik zenbait
jende ikustera,
esan bezela ziran
guziyak atera;
atera ziran baņan
legoirik etzan an,
onen larruz jantziya
astoa irten zan;
eta jarririk bata
bestien urrena,
tximuba asi baitzan
Ianean aurrena;
onek palanganean
arturikan ura,
abiatu zan bizar
eballe modura,
atzaparka egiten
jaboi ur aparra,
legoiari beratu
zeikion bizarra:
eta kokotz azpiyan
pararik zapiya,
|
zuritu zion bizar
zekarren guziya;
bada segiran asi
zezan bere lana,
atera zuben kana
bateko labana;
eta kendurik bizar
zekarren erdiya,
afarretan zeukala
beste alderdiya,
asto lasaia asi
zan tronpeta jotzen,
ingurutako denak
zitubela gortzen;
eta izuturikan
zaldi atzekoa,
salto batez tiratu
zuben ostikoa,
eta arekin jorik
kopetean artza,
bota zuben ta agur
asi zan konpartsa!
Tontoari ez eman
baliozko lanik,
zeren ez dezaken ark
egin gauza onik;
eztubenak nai irten
gero parragarri,
tontoarekin ezer
lanetan ez jarri.
|