 |
|
 |
 |
|
Ipuiak edo kontutxoak
|
Otsoa, auntza eta artaldea
|
Ardiyak zebiltzala
ur eskin batean,
beren ariyagandik
zerbait apartean,
auntza ikusi zuten
alde beretatik,
otsoak segitutzen
ziola atzetik;
eta izuz beterik
ikusteaz ura,
beren burubak bota
zituzten putzura.
Auntza ere jetxi zan
ur baztar artara,
baņan etzuben sartu
nai izan urtara,
ezpada saltatubaz
arritik arrira,
pasa zan errioan
beste alderdira;
andik egonik otso
zarrari begira,
ikusi zuben joaten
oso urrutira;
eta zegoan tokiya
izanik kaskarra,
|
berriz lengokora zan
paza auntz azkarra.
An topoz egiņikan
ariya ta biyak,
galdea egin zion
segiran ariyak
ia zekiyen ango
ardiyak non ziran,
eta erantzun zion
nola galduk ziran;
otso bat jatxirikan
menditikan ara,
aren igesi salto
zirala urtara,
eta zilipurdika
ibillirikan an,
itota nola urak
zituben eraman;
bera ere ezpalitz
azkartxoa izan,
antxen itoko zala
gaixo aien gisan;
baņan salto emanaz
arritik arrira,
pasa zala urean
beste alderdira.
|
Zer azkartasuna dan
zuk egin dezuna!
-esan zion ariyak-.
Zer gauza! Zer lana
urian pasatzea
arkaitz gaņetatik!
Ori begik itxuta
egingo nuke nik.
Eta ala zeudela
biyak jarduketan,
berriz zuten otsoa
ikusi txit bertan;
eta abiyaturik
beraren igasi,
errioan pasatzen
baitziraren asi;
|
baņan erdi parean
ziranean biyak,
txirrist egiņik arkaitz
gaņean ariyak,
pitipun erori ta
ito zan urian,
eta auntza pasa zan
lengoko bidian.
Urgullu geiegirik
ez da bear izan,
ez dedin bat gertatu
ariyaren gisan;
guk maiz besteren lanak
errezak ditugu,
eta gaizten zaizkigu
artan jartzean gu.
|
Euskal-Erria. XIX, 1888.
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |